2023 agiria

PDFa deskargatu
Flecha para bajar

Kalitatezko garraio publikoa

Garraio publikoa erabiltzea sustatzeak, eta kalitatezko zerbitzuen bidez egiteak mugitzen gaitu. Mugitzen gaitu lurraldea lotzen duten garraiobide publikoa, eraginkorra eta kalitatezkoa izatea gakoa baita Bizkaiarentzat, eta denok aukera berdinak izan ditzagun.

Horretan murgilduta gaude, Metro Bilbaok funtsezkoa baita. Izan ere, gure lurraldea egituratzen duen ardatza ez ezik, gure ingurunearekin erabateko konpromisoa ere badaukagu, eta iraunkortasunaren eta mugikortasunaren deskarbonizazioaren aldeko apustua egin dugu. Zeren, adibidez, Metro Bilbaok errepideetatik 71 milioi auto ateratzen lagundu baitu, 80 milioi tona CO2 isurtzea saihestuz.

Horrek behar du gure bidea, bizkaitar guztiak eta Metro Bilbao noranzko berean joan gaitezen. Horrela ezin hobeto egingo dugu bidaia.

Elixabete Etxanobe Landajuela
Presidentea

Elixabete Etxanobe Landajuela, presidentea

Gure urterik onena

2023. Hogeita zortzi urteotako ekitaldirik onena, 92,3 milioi bidaiarekin. Metro Bilbaok 1995ean martxan jarri zenetik 114 milioi kilometrotik gora egin du, munduari 2.830 bira ematea beste.

Datu ikaragarri onak dira, ezbairik gabe. Halakoa da, era berean, 200.000 zerbitzu inguru eskaini izana, prestasuna %99,57 eta puntualtasuna %97,67 lortuz. Edozelan ere, metroan lan egiten duten pertsonen profesionaltasuna eta jarduera ona erakusten duten datuak dira.

Gure markarik onena lortu dugu, egunerokoan, aisialdirako zein lanerako, dena delakorako erabiltzen duten pertsonek, bakoitzak, gugan jartzen duen konfiantzari eskeri, gainera. Bizkaian garraio publikoan ibiltzen den bi pertsonatik batek hiriarteko trena erabiltzen du eta erabiltzaileen %93 harro dago horretaz.

Hain zuzen, sentimendu hori gure zerbitzuak dituen kalitate-estandarrekin ematen jarraitu ahal izatean sentitzen dugun harrotasunarekin soilik pareka daiteke, jakitun kalitate horri eusteko lanean segitu behar duguna eta guztiz ziur horretan tematuko garena.

Eneko Arruebarrena Elizondo
Zuzendari nagusia

Eneko Arruebarrena Elizondo, zuzendari nagusia

Metro Bilbao, S.A.ko Administrazio Kontseilua

Presidentea Unai Rementeria Maiz jauna *
Elixabete Etxanobe Landajuela andrea**
Luis Pedro Marco De La Peña jauna
Kontseiluko kideak: Juan Maria Aburto Rique jauna
Amaia Aguirre Muñoa andrea
Asier Iragorri Basaguren jauna
Miguel Angel Gomez Viar jauna*
Sonia Pérez Ezquerra andrea **
Miguel De Los Toyos Nazabal jauna
Mª Dolores De Juan De Miguel andrea
Hernando Lacalle Edeso jauna
Josu Iñaki Garay Ibañez De Elejalde jauna
Idazkaria ez-kontseilukoa Raúl Carretón Salvador jauna

*  2023ko irailaren 13rarte
** 2023ko irailaren 13tik

Zazpikaleak geltokia barrutik

 

Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuen logotipoa

Metro Bilbaoren erakunde-arduraren politika GIH guztien, 17en inguruan egituratuta dago, bereziki «Hiri eta komunitate iraunkorrak» helburuari begira, gure lurraldean mugikortasun jasangarria eta inklusiboa errazteko bitartekoa garelakoan.

×

Organigama

Metro Bilbao Organigrama

Metro-zerbitzua

Pertsonak metro-bagoi batera sartzen

92,3 miloi bidai, errokor historiko bat

Metro Bilbaok mugarri bat lortu du 92,3 milioi bidaia kopurua gainditu eta urteko errekor berria ezarrita. Hiriarteko trenak atzean utzi ditu pandemiak eragindako kalte handiak, eta aurreko gailur historikoa, 2019ko 91,5 milioiren bidaia-kopurua ia %1 hobetu du.

Metro Bilbao metropolia egituratzen duen ardatza eta Bizkaian gehien erabiltzen den garraiobide publikoa da. Bizkaian garraiobide publikoan ibiltzen diren bi pertsonatatik batek metroa erabiltzen du.

Era berean, azaroan eta abenduan historiako erregistrorik onenak lortu ziren.

San Ignazio geltokia barrutik

Geltoki eta linearik erabilienak

Eskaria oro har hazi arren, 2023an ez zen aldaketa handirik izan geltokirik erabilienei dagokienez. Hartara, Zazpikaleak/Casco Viejo, Santimami/San Mames eta Abando geltokiek enborreko kopururik onenei eutsi zieten, eta itsasadarraren albo banatan Barakaldo eta Gurutzeta/Cruces, eta Areeta nagusitu ziren.

Joan-etorrien banaketa geografikoari adituz, 2 linea izan zen berriro erabiliena (%41), ondoren enborra (%33) eta 1 linea (%25).

4.881.455 kilometro eta 203.613 zirkulazio egin genituen, puntualtasunean %97,67 eta fidagarritasunean %99,57 lortuz.

Zazpikaleak geltokia barrutik

Bezeroen iritzia

Amaiera modura, urtero bezala, Metro Bilbaoren zerbitzuari buruzko iritzia eskatu zaie bezeroei. Batez beste, oso ondotik gorako nota atera zen azterketan oraingoan ere. Erabiltzaileek, oro har, 10etik 8 puntu eman zizkioten hiriarteko trenari. Hona hemen ondoen iritzitako ezaugarriak:

8,5
Geltokiaren garbitasuna
8,4
Barik euskarria
8,3
Trenen garbitasuna
8,2
Lastertasuna
8,2
Errespetua gaztelania eta euskara erabiltzeari
8,1
Seinaleak geltokietan
8
Irisgarritasuna

Gainera, ehunekotan, galdetutako pertsonen %88k oso modu positiboan baloratu zuten zerbitzuaren azkartasuna eta %85ek puntualtasuna.

Barik euskarrietako irudia

Txartelen erabilpena

Creditrans erabili zen gehien berriro ere, metroko bidaien erdia baino gehiago, zehazki %56,16, berarekin egin ohi baitira. Oso urrunera bada ere, erabilpenean bigarrena Gizatrans izan zen (%12).

Txartela Gune 1 2 gune 3 gune
Joanaldia-txartela %1,7 %1,9 %1,95
Creditrans %0,48 %0,57 %0,62
Gizatrans %0,19 %0,19 %0,19
Bidai 50 %16,5 %19,4 %21,75
Bidai 70 %19,75 %22,75 %25,5
Bidai Oro %23,75 %26,25 %28,5
Gazte 70 %16,5 %19 %21,75
Gazte Oro %20 %22 %24
Athletic zaleak metrora sartzen

Zerbitzu bereziak

Guztira, ehun bat zerbitzu berezi eman ziren hainbat ekitaldi estaltzeko: hiriarteko trenak zeharkatzen dituen herrietako jaiak, kirol-, kultura-, aisialdi-hitzorduak zein BECen egindako oposizio-azterketa jendetsuak.

Zerbitzu berezi ugari jarri ziren, tren gehiago sartuz zein amaiera-ordua luzatuz, eskaintza gizarte- eta kultura-jardueren gero eta eskari handiagora egokitzeko.

Aste Nagusiak, bederatzi eguneko zirkulazio etengabearekin, eta San Tomas egunak maiztasun-ahalegin garrantzitsua eskatu zuten, baita Frantziako Tourra Bilbotik abiatzeak ere, egun osoan hedapen berezia eragin zuelako.

Iragarkia. Metroaren sareak eta weba

Wifi gehiago

Zazpi wifi puntu gehitu ziren: Gobela, Neguri, Urduliz, Plentzia, Bagatza, Abatxolo eta Kabiezes

Egun 35 geltokik dute wifi konexioa, 15 minutuz doan nabigatzeko.

Hilean batez beste 40.000 konexio izan ziren.
Konexio gehien geltoki hauetan egin zen: Zazpikaleak/Casco Viejo, San Ignazio, Indautxu, Santimami/San Mamés, Areeta, Sestao eta Barakaldo.

Metro iraunkorra eta irisgarria

Representantes institucionales en acto por la sostenibilidad

Energia-eraginkortasuna

Mugikortasunaren Europako Astea 2023 zela-eta, Medusa proiektu aitzindaria zabaldu zen; metroko energia Bilbobusen autobusetara bideratzeko modua aplikatzean datza. 8 terminal jarri ziren Elorrietako gordetegietan, autobus elektrikoak gauero kargatzeko.

EMAS aitortza ematea

Iraunkortasuna

Itsas-museumean egin zien Eusko Jaurlaritzak aitortza-ekitaldia EMAS ingurumena kudeatzeko Europako sisteman erregistratutako euskal erakunde eta enpresei.

Metroko kableak

Energia berreskuratzea

Trenen balaztatze-sistemak energia berreskuratu eta trenik gertuenak elikatzeaz gain, azpiestazioetan jarritako gelaxka itzulgarrien bidez geltokiak elikatzeko 2,2 Gwh berreskuratu ahal izan ziren, baitan energia sarera itzuli ere. Guztira 280.000 euro baino gehiago aurreztu ziren.

Kartela-Metro-lineak

Ingurumena

Zerbitzuari dagokionaz harago, Metro Bilbao urte asko sustatzen daraman ingurumen-apustua 2023an finkatu zen, metropoliko trenaren zerbitzuak lurraldeko errepideetatik 71 milioi autotik gora ateratzen lagundu baitzuen eta, horrela, 80.000 tona CO2 isurtzea eragotzi baitzuen.

Aitor Bedialauneta Euskal Gorrak-en presidentea; Usue Vallejo ONCE Euskadiren ordezkaria eta Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoren zuzendari nagusia

Irisgarritasuna

Metro Bilbaok bi neurri ezarri zituen geltokietan gorren eta itsuen irisgarritasuna hobetzeko. Irisgarritasuna sustatzen jarraitzea bere instalazioetan erabatekoa izan dadin lortu arte, horixe da enpresak hasiera-hasieratik dituen helburutako bat.

Pertsonak

Irudia pertsonak

Lantaldea

Guztira 812 langile ditu Metro Bilbaok, 48,32 urteko batez besteko adinarekin.

Irudia lan-mahaia

Lana eta familia uztartzea

Langileek lana eta familia uztartu ahal izan ditzaten saiatzen gara.

Irudia liburua

Prestakuntza

Gure langileen prestakuntza etengabea alderdi garrantzitsua izan zen gure jardueran.

Irudia Euskararen Txantxangorria

Hizkuntzak kudeatzea

«Euskara lanetan» kanpainak ikusgarritasun handiagoa eman zion gure hizkuntzari lanerako tresna gisa.

Irudia berdintasuna

Berdintsun plana

Metro Bilbaok genero-berdintasunarekin duen estrategia VII. Planean (2024-2026) islatzen da.

Irudia kirol-oinetakoak

Enpresen lasterketa

Lau talde osatu genituen, eta parte hartu zuten guztiek beren kategoriako ohorezko postuetan amaitu zuten.

Irudia bihotza

Laneko medikuntza

Metro Bilbaoren Nafarroa kaleko egoitza nagusian egin zen Laneko medikuntzaren euskal sozietatearen zuzendaritza-batzordearen ohiko bilera.

Baliabide teknikoak

Ibilgailuen mantentze-lanak ziurtatzea

Metro Bilbaok trenbide-ibilgailuen mantentze-lanen erakunde arduradun ziurtagiria lortu zuen. Interes orokorreko saretik doazen ibilgailuak mantentzen dituzten konpainientzat soilik nahitaezkoa den aitortza den arren, gure enpresak ateratzeko borondatea izan zuen, lanetan kalitate- eta segurtasun-baldintza horiek betetzen dituela ziurtatzeko.

Trena mantentze-lanetan

Tren-atoi berria Sopela tailerrean

Atoi-ontzi elektrikoa erosi izanak Sopelako tailerraren eremuan trakzio-gaitasunik gabeko trenak mugitzea errazten du. Makineria berriari esker mantentze-lanak arindu dira eta urrats bat aurrera egin da jardueraren segurtasunean. Aldaketa horren ondorioz, trenak askoz ere zehaztasun handiagoz, ia-ia milimetrora, gelditzen dira.

Tren-atoia

Langileen auto elektrikoak kargatzeko puntuak

Enpresak bi masta gehitu ditu gero eta handiagoa den eta jada instalazio gehienetara heldu den hornidura-puntuen sarera: Ariz eta Sopela tailerrak, Bolueta, Urbinaga eta Nafarroa kaleko eraikina. Guztira 18 hartune 22 kWko potentziakoak, orain arte mantentze-lanetako furgoneta elektrikoak elikatzeko erabiltzen zirenak eta hemendik aurrera nahi duten langileek zein azpikontratatutako konpainietako langileek ere erabili ahal izango dituztenak.

Metro Bilbaoren auto elektrikoa

Greziako trenbideen bisita

Gure Zuzendari tekniko Iñigo Ortuondok eta Goyo Sarasola Operazio-zuzendariak Greziako trenbideetatik etorri ziren lau ordezkariak hartu zituzten: bi trenbide-konpainia nazionalekoak eta beste biak metro-operatzailekoa eta Atenaseko tranbiakoa. Aginte Toki Nagusia ikusi eta gure jarduera xehe-xehe ezagutu ondoren, Abando eta Etxebarri geltokietara joan ziren; simuladorea erakutsi zieten.

Metro Bilbaoren eta Greziako trenbideen ordezkariak

Gogoeta ‘Rail Live’n, trenen etorkizunari buruz

Rail Live-en hizlari aritzeko gonbita jaso genuen; urteko egutegian dauden trenbide-ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da. Zehazki, gure enpresak Madrilgo eta Bartzelonako metroen ordezkariekin parte hartu zuen azken berriei, ibilgailuen garapen eta funtzionaltasunei buruzko mahai-inguruan.

Metro Bilbaoren ordezkariak «Rail Live»n

Mantentze-lan prediktiboa

Monitorizazio-sistemen beste adar nagusia Errodaduraren Kudeaketa Integrala osatzen duena da. Lau ekipok osatzen dute: bat tailer bakoitzeko gurpilak torneatzeko zuloan, gurpilen parametroen neurgailu espezifiko bat Arizko 10 bidean eta inpaktu bertikalen edo planoen detektagailu bat trazaduran bertan, Santimami/San Mamés eta Indautxuko geltokien artean, 2. bidetik. Horien bidez, gurpilen egoera eta errodadura-profila monitorizatzen dira, beharrezko prebentzio- eta zuzenketa-neurriak ezartzeko, zirkulazioaren segurtasuna bermatzeko eta bidaiarien erosotasuna errazteko xedez.

Trena mantentze-lanetan

Metroa eta gehiago

Horiz jantzi ginen Tourrean

Tourrak horia ezarri zuen Bizkaiaren hiri-paisaian. Bat egin genuen herritarren berotasunarekin eta gure instalazio batzuk apaindu genioen Gran Départ hura zela-eta. Zehazki, Moyua eta Abando geltokietako kaleko igogailuak eta Ansioko pasarela binilatuta egon ziren, "Ongi eTOURri" ziotela.

Metro Akustikoa

"Metro akustikoa" hirugarren edizioa egin genuen, «Fair Saturday» ospakizunetan.

20 kontzertu eman ziren, goizez eta arratsaldez, musika-estilo askotarikoak, Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando, Moyua, Santimami/San Mamés eta Sarriko geltokietan.

Martxoaren 8a

Berdintasuna lantzen 25 urte betetzen zituela, Metro Bilbaok Emakumeen Nazioarteko eguna ospatu zuen martxoaren 8an.

Geltoki guztietan eta igogailuetan oroitzeko kartelak jarri ziren.

Euskararen Eguna

Antzerkiaren bidez euskararen eguna ospatu genuen metroaren instalazioetan. Aktore pare bat, gure hizkuntzaren aldeko lana aipatuz okasiorako bereziki jantzita, bi lineetako geltokietan ibili eta trenetan igo ziren, umorea baliatuz, gure langileekin eta bezeroekin elkarrekintzan aritzeko. Antzezpen horrekin amaiera bikaina eman zitzaion egun berezi hori gogoratzeari; Nafarroa kaleko balkoitzarrean ohiko pankarta zabaldu genuen eta, gainera, geltokietan oso kartel originalak jarri ziren, Metro Bilbaho euskaraz lelopean, gure markarekin eta «aho» erreferentziarekin jokatu guran, gure hizkuntzaren transmisore ezinbestekoa delakoan.

Metro Bilbao San Tomasean buru-belarri

Metro Bilbaok egun bakarreko bidaia-errekorra lortu zuen hain berezi zaion azoka-jaian. 2023an 387.098 balioztatze zenbatu ziren. Eginkor parte hartu nahi izan genuen, baita euskal baserriekin dugun konpromisoa erakutsi ere. Lehen sektorea eta bere azokarik jendetsuena babesteko «Gure nekazariekin, mahaia prest» leloa erabili genuen kanpaina batean. Gabonetako tradiziozko mahai-zapiaren irudiarekin, mezua geltokietako pantaila digitaletan, publiztate-euskarrietan eta MEAT pantailetan proiektatu zen. Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian, gainera, eserlekuak eta mezzaninak binilatu ziren; Abando, berriz, kaleko igogailuaren kupula estali zen.

BBK Fundazioarekin elkarlanean, 3.000 lepo polar banatu zitzaizkien bezeroei eta nekazari profesionalei, Areatzako etxoletan beren produkturik onenak saltzen ari zirela.

Gabonetako kanpaina

Bat egin genuen Gabonetako jai-giroarekin eta hiru zuhaitz eder ipini ziren Ansio, Moyua eta Areeta geltokietan.

Olentzerok gutunak bildu zituen geltokietan

20 geltokitan postontziak ipini ziren txikiek Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoei idatzitako gutunak sartzeko.

"Errespetua" metroan

Rap erritmoan eta bi ahotsetara Horixe izan zen kanpainaren soinua, abesti formatuan, gure instalazioetan gizalegea sustatzeko. Ia bi minutu eta erdiko abestia, «errespetu» hitza gako delarik.

Errespetua gure langileekin, esan barik doa, baina baita gure trenei, geltokiei eta Metro Bilbaoren sarea osatzen duten gainerako instalazioei eta, nola ez, garraiobidetzat hautatzen gaituzten pertsona guztiei ere.

Lova Lois eta Betto Snay, ezagun egiten ari diren bi euskal artista eta gure langileak ere bere protagonismo-kuotarekin bideoklipean.

Erakusketak

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 16. edizioaren baitan, Yhabril Moro argazkilariak kanpoaldeko 20 irudi handi erakutsi zituen Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando, Moyua, Indautxu eta Santimami/San Mamés geltokietan.

Martxoak 8: Berdintasunerantz beti aurrera

"Berdintasunerantz beti aurrera" lelopean, agerian utzi genuen berdintasunarekin dugun konpromiso irmoa gure kanpainaren irudirik adierazgarrienak gure sareko geltoki guztietako MEATetan eta ohar-panelenetan, eta nasetako oppi digitaletan argitaratuz. Gainera, Abandon, egun berezi horren epizentroa izanik, Kale Nagusian dagoen igogailua eta fosteritoaren ondoko informazio-panelak biniloz estali ziren.

Metroa zenbakitan

Sarea

Metro-sarrera
×

Sarea

Sarearen ezaugarriak 2023
Luzera (kilometrotan) 45,10
Geltoki kopurua 42
Lurpekoak 26
Lurrazalekoak 16
Sarbideak 84
Geltokien arteko distantzia, batez beste 1,06
Kilometroak guztira 4.881.455
Kilometroak ohiko zerbitzuan 4.738.152
Kilometroak zerbitzu berezietan 13.601
Kilometroak probatan (bidaiaririk gabe) 129.702
Kilometro eskaintza 4.751.753

Ibilgailuak

Kabina-barrua
×

Ibilgailuak

Ibilgailuak Kopurua
UT500 4 bagoi 11
UT500 5 bagoi 13
UT5500 4 bagoi 13
UTE 600 5 bagoi 9
Ibilgailu osagarriak 14
Bagoi-eskeinitako km 21.255.827
Lekuak lau bagoiko trenean (4p/m2) 600
Lekuak 5 bagoiko trenean (4p/m2) 718
Plaza/Km eskaintza (4p/m2) 3.116.411.963
Egindako zirkulazioak 203.607

Eskaria eta kudeaketa

Metro Bilbaoko langileak
×

Eskaria eta kudeaketa

Kontzeptua Kopurua
Bidaiariak guztira 92.380.889
Laneguneko batezbestekoa 299.583
Urteko errekorra 387.098
Lekuak-km okupatuta 607.876.395
Lantaldea/sare-km 18
Bagoiko batez besteko bide-eskaintza (km) 103.183,62
Bidaiariko batez besteko bidaia (km) 6,58
Bidaiariak/sare-km 2.048.356,74
Bidaiariak/km tren-eskaintza 19,44
Bidaiariak/bagoi-km-eskaintza 4,35
Bidaiariak/lantaldea 113.769,57
Abiada komertziala km/h 33,48
Lantaldea/eskainitako milioi bagoi-km-ko 38,20
Eskainitako bagoi-km/sare-km 471.304,36
Energia elektrikoaren kontsumoa guztira (km-h) 72.140.975,00
Trakzio-kontsumoa (kw-h) 46.404.347,03
Kontsumoa geltoki, eremu tekniko eta bulegoetan (kw-h) 25.736.628,00
Kontsumoa bidaiariko (kw-h/v) 0,78
Kontsumoa (kw-h)/bagoi-km (azpiestazioa) 2,13
Kontsumoa (kw-h)/bagoi-km (watioordumetro) 1,98
Leku-km okupatuta/leku-km eskainita 20%

Ekonomikoak

Metro-sarrera
×

Ekonomikoak

Sarrerak
Kontzeptua Kopurua
Sarrerak bidaiari-garraioarengatik 38.566.583
Beste sarrera batzuk 2.377.022
Finantza-sarrerak 397.005
Diru-laguntza txartelak merkatzeagatik 22.248.766
Kapitala gehitzea BGP 45.000.000
GUZTIRA 108.589.376
Gastuak
Kontzeptua Kopurua
Langile-gastuak 47.751.459
Energia 9.436.289
Operazio-gastuak 33.735.019
Amortizazio-zuzkidurak 1.669.031
Guztira 92.591.798
Emaitzak
Kontzeptua Kontzeptua
Urtaldiaren emaitza -29.002.423
Operazio-emaitza -27.730.397
Estaldura-indizea (Op.sar/op.gas) 69,50%
icono para subir