“Berdintasunerantz beti aurrera” lelopean, agerian utzi genuen berdintasunarekin dugun konpromiso irmoa gure kanpainaren irudirik adierazgarrienak gure sareko geltoki guztietako MEATetan eta ohar-panelenetan, eta nasetako oppi digitaletan argitaratuz. Gainera, Abandon, egun berezi horren epizentroa izanik, Kale Nagusian dagoen igogailua eta fosteritoaren ondoko informazio-panelak biniloz estali ziren.

Kanpaina irudikatzeko aukeratutako diseinuak 8 zenbaki handi bat islatzen du, itxuraz metroaren plano bat den horretan geltoki nabarmen bat irudikatzen duena. Irudiarekin batera, “Berdintasunerantz, beti aurrera” mezua zabaldu zen. Mezu horrek jarraipena ematen dio iazko leloari (“Berdintasunerako bidaia. Aspaldi abiatu ginen… eta oraindik bidean gaude”), eta helburua lortzeko falta zaizkigun urratsak azpimarratu nahi ditu.
Bide horretan aurrera goaz… Inoiz baino irmoagoak gure konpromisoarekin!