Energia-eraginkortasuna

Mugikortasunaren Europako Astea 2023 zela-eta, Medusa proiektu aitzindaria zabaldu zen; metroko energia Bilbobusen autobusetara bideratzeko modua aplikatzean datza. 8 terminal jarri ziren Elorrietako gordetegietan, autobus elektrikoak gauero kargatzeko.

Erakundeen ordezkariak iraunkortasunaren aldeko ekitaldian

Proiektuaren funtsezko oinarria kargatzeko sistema adimentsua da, Metro Bilbaon dagoen potentzia-aukeraren arabera kargatzea kudeatuz, bereziki gau-orduetan, bi zerbitzuen jarduera jaisten denean, terminal bakoitzaren karga monitorizatu, aztertu eta egokitzen den aldi berean.

Proiektuak Next Generation funtsen babesa jaso zuen eta lehendik dauden azpiegitura elektrikoetan kontratatutako potentzia optimizatzeko aukerak garatzen aritzen den Medusari esker gauzatu zen. EVE, Repsol eta Ase taldea lankidetza publiko-pribatuan aritu zirelako eta Bilboko Udala, Metro Bilbao eta ALSA inplikatu zirelako sortu zen.

icono para subir