Erakusketak

“YHABRIL. ARGIA, MENDIA,… AURRERA!

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 16. edizioaren baitan, Yhabril Moro argazkilariak kanpoaldeko 20 irudi handi erakutsi zituen Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando, Moyua, Indautxu eta Santimami/San Mamés geltokietan.

Metro Bilbaoren ordezkariak Yhabril Mororekin

Gonzalo Bartolomé Tierra (Bilbo, 1978), artearen munduan Yhabril Moro bezala ezaguna, abentura-argazkigintzaren, ekintza-kirolen, faunaren eta, oro har, naturaren zale autodidakta sutsua da. 

“XXI. MUNDIALITOA 2023” ERAKUSKETA

Leioako Sarriena futbol-zelaia “Integrazioaren Mundialitoaren” egoitza bihurtzen da udaro, 2001etik. Kirol-ekitaldi horrekin elkarlanean aritzen da Metro Bilbao, integrazioari, immigrazioari eta berdintasunari ikusgarritasuna emateko. 

Ordezkariak erakusketan: «XXI. Mundialitoa 2023»

Abando eta Indautxuko geltokietan ezarri zen “XXI. Mundialitoa Leioa 2023” erakusketa. Urte hauetan guztietan 25 herrialdek baino gehiagok hartu dute parte; guztira 35 taldek parte hartu dute, emakumezkoek zein gizonezkoek, eta edizio bakoitzeko 500 kirolarik parte hartu dute, batez beste.  Metro Bilbaoren eta Leioako eta Getxoko Udalen laguntzarekin antolatua, Mundialitoa taldeen arteko adiskidetasuna eta elkartasuna bezalako balioen isla da, eta kirol lehia bigarren mailan geratzen da.

EMAKUMEA ZIENTZIAN… ETA METROAN

Matematikak, fisika, kimika… Zenbait irakasgairen izenak izateaz gain, gero eta emakume gehiagoren lanbidea ere badira. Teknologoen eta zientzialarien papera bigarren mailan egon da beti historian zehar, nahiz eta joera alderantzikatzen hasi den. Berdintasunerako bide horretan laguntzeko asmoz, gaur eguerdian, Abandoko geltokian, zenbakien eremu profesionalean nabarmendu diren hainbat euskal emakume protagonista bihurtzen dituen erakusketa inauguratu da.

“Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian” izenburuarekin, eta Renfetik Abandora doan sarreran kokatua, erakusketak 13 panel handi izan zituen, non zientzia, teknologia eta ingeniaritza bezalako esparruetan erreferente bihurtu diren 24 emakume erakusten diren. Helburua bikoitza da; izan ere, beren ikerketa-lana eta lan profesionala goraipatzeaz gain, neskatoek eta neska gazteek beren bidea jarraitzeko interesa izatea ere sustatu nahi du erakusketak.

icono para subir