Hizkuntzak kudeatzea

Euskara lan-hizkuntza

«Euskara lanetan» kanpainak ikusgarritasun handiagoa eman zion gure hizkuntzari lanerako tresna gisa Metro Bilbaoko sail ezberdinetan. Guztiak inplikatu ziren, gehiago edo gutxiago, mikroplan izendatu genituenetan. Zuzendaritza-batzordeak ere euskararekin dituen konpromisoak adierazi zituen, «enpresan irekitako prozesuaren» haritik.

Euskara lanetan kanpaina

Apustu berria euskararekin Norbanakoek berbatratuen bidez hartutako konpromisoez gain, enpresak gure hizkuntza lan-hizkuntza izateko bideari ekin zion.

Hemen hautatuak: Kerman Arcelay, Nerea Alonso, Alberto Plano, José Ángel Izquierdo, Maria Josefa González eta Jesus Ulecia. Aipamen berezia merezi dute BABen kolektiboak eta komunikazio-taldeak, harremanak, elkarrizketa, idaztea eta artatzea euskaraz egiteko eta, behar izanez gero, gaztelaniara itzultzeko erronka hartu zuten.

Metro Bilbao euskarazko klasikoekin

Tradizioarekin zintzo, Metro Bilbao berriro egon zen Bilbo Zaharra euskaltegiak Arriaga antzokian antolatzen duen euskarazko literaturako klasikoen irakurketa etengabean. Edizio honetan duela hamarkada bat Miren Agur Meabe gailurrera eroan zuen «Kristalezko begi bat» liburua hautatu zuten.

Metro Bilbaoren ordezkariak komunikazioko gure teknikariak izan ziren: Arantza Durán eta Unai Morán.

icono para subir