Metro Bilbaok trenbide-ibilgailuen mantentze-lanen erakunde arduradun ziurtagiria lortu zuen. Interes orokorreko saretik doazen ibilgailuak mantentzen dituzten konpainientzat soilik nahitaezkoa den aitortza den arren, gure enpresak ateratzeko borondatea izan zuen, lanetan kalitate- eta segurtasun-baldintza horiek betetzen dituela ziurtatzeko.

TÜV SÜD ziurtatze-erakundeak emana, egiaztagiriak Europako Batasunaren trenbide-segurtasunari buruzko arautegian eta zuzentarauan jasotako mantentze-lanen lau eginkizunak hartzen ditu: mantentze-lanak kudeatu, garatu eta burutzea eta ibilgailuak zerbitzutik atera eta, lanak egin ostean, zerbitzura itzultzeko gestioak egitea.
Aitortza gure enpresak iazko ekainean eskuratu zuen ibilgailuen mantentze-lanen ISO 9001ari lotzen zaio; lan horien kalitatearen eta segurtasunaren alde hasitako bidea bermatzen duten bi ziurtagiri, alegia.