Langileen auto elektrikoak kargatzeko puntuak

Enpresak bi masta gehitu ditu gero eta handiagoa den eta jada instalazio gehienetara heldu den hornidura-puntuen sarera: Ariz eta Sopela tailerrak, Bolueta, Urbinaga eta Nafarroa kaleko eraikina. Guztira 18 hartune 22 kWko potentziakoak, orain arte mantentze-lanetako furgoneta elektrikoak elikatzeko erabiltzen zirenak eta hemendik aurrera nahi duten langileek zein azpikontratatutako konpainietako langileek ere erabili ahal izango dituztenak.

Metro Bilbaoren auto elektrikoa

19/2021 Errege-dekretuak finkatutakoaren haritik, ekimena Metro Bilbaok mugikortasuna, errepideetako joan-etorrietan barne, gero eta iraunkorragoa izan dadin ekimenaren baitan sartzen da.

Metro Bilbaoren auto elektrikoa

Zerbitzua telefonorako aplikazio erraz baten bidez erabiltzen da, eta auto pribatuen kargak fakturatzeko plataforma baten bidez ordaintzen da.

icono para subir