Tren-atoi berria Sopela tailerrean

Atoi-ontzi elektrikoa erosi izanak Sopelako tailerraren eremuan trakzio-gaitasunik gabeko trenak mugitzea errazten du. Makineria berriari esker mantentze-lanak arindu dira eta urrats bat aurrera egin da jardueraren segurtasunean. Aldaketa horren ondorioz, trenak askoz ere zehaztasun handiagoz, ia-ia milimetrora, gelditzen dira.

Tren-atoia

Urrunetik kontrolatzen den atoi-ontzia Zwiehoff etxe alemanarena da, eta ia eskatu bezala fabrikatu da, lizitazioa tarteko, Metro Bilbaoren beharrak asetzeko. Bere berun-bateriak zazpi ordura arteko lan-autonomia ematen dio, gaituta dago ia 500 tona garraiatzeko (trenbide lehor, zuzen eta horizontalean) eta, moldakorra denez, errailetatik zein hormigoizko zoruetatik ibil daiteke. Dispositiboa scharfenberg-etik lotzen zaio trenari, eta aukera ematen du maniobrak bi noranzkoetan, hots, aurrerantz eta atzerantz, egiteko.

Makina berriak P1, P2 eta P· azterketak azkartu ditu, besteak beste, trena haize-tunelera edo katu-trenbidera sartu behar baita, non ez dagoen katenariaren bidezko elikadura elektrikorik. Gurpilak torneatzeko eta beste mantentze-lan batzuetarako ere erabiltzen da, betiere, segurtasun-arrazoiengatik, maniobrak ez badira tailerreko irteerako S31S03 seinaleaz harago heltzen.

icono para subir